camvers

Camvers, ezagutu eskaladaren etorkizuna

diseinu eta garapenezko abangoardiako abentura eremuetarako gailuak

CAMVERS

eskalatzeko diseinu eta garatze gailuak
Camversen abentura eremuetan praktikatzen den eskaladako gailuen diseinu eta garapenaz arduratzen gara.
Eskaladaren eta berau praktikatzen den eremuen maitale sutsuak gara. Eskalatzaileek modu seguru batean aurrera egin dezaten egiten dugu lan, harria ahal den gutxien aldatzen eta hondatzen.
Gure helburua eskaladan erabiltzen diren aseguru flotagarrien eskaintza eta hauen mugikortasun aukerak zabaltzea da. Erabiltzeko aldakorragoak, arinagoak eta errazagoak diren gailuak garatzen ditugu, orain arte nekez ematen ziren egoeretan gure buruak babesteko, eskalada askean zein artifizialean.

CAMVERS PRODUKTOA

Camvers taldeak aseguru flotatzaile txikiago bat garatu du, marruskadura bidez lan egiten duena, esku bakar batekin kontrolatu eta bideratzen dena eta hura berreskuratzeko desblokeatze-sistema bat duena.

Prototipoaren iritziak

Camvers osatzen dugunok, gure produktuak probatu ondorenean erreferentzia diren eskalatzaileen esperientzian oinarrituta, iritzi errealak ekarri nahi ditugu hona. Hau dela eta, Camversen inguruko balorazio profesionalak izango ditugu eskura hemendik gutxira.
“Produktu honen diseinua izugarria da, ainguratze-puntuak azkar eta seguru jartzeko aukera eman dit. Gainera, ingurumena errespetatzen du, arrokan duen eragina minimizatzen baitu, eta hori oso garrantzitsua da niretzat.”
Andoni Irazusta
"Izugarri gustatzen zait produktu hau eskalatzaile gisa ditudan beharretara nola egokitzen den, segurtasun eta azkartasun handiagoz aurrera egiteko. Materiala leuna eta malgua denez, oso erosoa da erabiltzeko eta, aldi berean, oso gogorra."
Yune Urrutia
"Produktu hau erabiltzen hasi nintzenetik, etengabe eta arazorik gabe egin dut aurrera eskaladan. Gainera, segurtasun eta azkartasun handiagoz aurrera egiteko aukera ematen dit, eta arrokari kalterik ez egitea abantaila handia da."
Urko Garbizu

Eskalada segurutik hurbilago

Gure Camvers produktua interesatzen zaizu?
Jar zaitez gurekin harremanetan!